Albisteak

 

Badakizu aste hau, Irailaren 16tik 22ra,  “Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea” dela?

Europako hainbat herrialde eta eskualdetan ospatzen den astea da, helburu nagusia, mugikortasun jasangarria sustatzea delarik, auto pribatua baztertuz eta oinez, bizikletaz zein garraio publikoan ibiltzera bultzatuz.

Aurtengo leloa hauxe da: "Nire autorik gabeko hiria" "Hartu parte zure hiriko mugikortasun-planetan: ibili norabide egokian!"

Irailaren 22, hain zuzen ere, “Autorik gabeko Nazioarteko eguna” da.

Hori dela eta, egun horretan behintzat, zure autoa alde batera utzi eta garraio publiko, oinez edo bizikleta bidez mugi zaitezen animatzen zaitugu.

Gogoratu, zentzuz mugitu eta bizi hobeto! Kaleak guztionak dira, batez ere oinezkoenak. Parte hartu, zure herriko klima hobetzen.