Albisteak

 

Laster dator 2017ko Aste Berdea. Ekainaren 2an hasi eta ekainaren 10era bitartean hainbat ekintza antolatuko dira.
 
Aste Berdean egingo diren jarduera horien bitartez, herritarren artean ingurumenarekiko kontzientzia piztu eta indartu nahi dugu.  Ama Lurra bakarra da eta denon artean zaindu behar dugu.
 
Etorri geurera eta parte hartu iraunkortasuna sustatzeko egingo diren ekintzotan.
 
 
 
JARDUERAK:
 
• Ekainak 2-3: Ikastaroa: Urestatze Jasangarria. Urdulizko Kultur-Etxean (Izen-ematea beharrezkoa)
• Ekainak 5-12: Antzerki Emanaldiak: Superrafina antzezlana, Uribe Kostako eskoletan, erabilitako etxeko olioa birziklatzea sustatzeko.
• Ekainak 8: Hitzaldia: Ukanauto-Carsharing zerbitzua. Plentziako Goñi Portalen.
• Ekainak 9: Hitzaldia/Tailerra: Transgenikoak. Urdulizko Kultur etxean. (Izen-ematea beharrezkoa)
• Ekainak 10: Ikastaroa: Ortua Etxean. Urdulizko berotegian.(Izen-ematea beharrezkoa)
• Ekainak 10: Bigarren eskuko artikuluen Merkatua. Sopelako Jauregizar Plazan, 11:00tatik 15:00tara. Parte hartu nahi izanez gero, izen-ematea beharrezkoa.
• Ekainak 10: Umeentzako tailerrak “Natura Bizirik” eta familiarteko Ekoginkana. Sopelako Jauregizar plazan, 11:30tatik-14:30tara.

 
INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN EMATEAK
 
ekogune@uribekosta.org
946579280
http://www.uribekosta.eu/eu-ES/Iraunkortasuna
 
 

Antolatzaileak: Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Ekogune Saila eta Kontsumo Saila