Albisteak

 

Haurrentzako MOZORRO TAILERRAK

Inauteriak hurbil daudela, 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduriko mozorro tailer bi saio antolatu ditugu non haurrek euren eskuekin mozorro orijinal eta dibertigarria egiteko aukera izango duten.

Mozorroa bi saioetan zehar burutuko dute, saioak bata bestearen jarraipena izango dira eta beraz, partehartzaileek bi saioetan parte hartu behar izango dute.

SAIOAK ondorengoak izango dira:
URTARRILAK 25 (barikua)
OTSAILAK 1 (barikua)
18:00etan, UDAL LIBURUTEGIAN

Inauterietarako prestatu nahi bazara, anima zaitez eta parte hartu mozorro tailerretan (erabat dohan).

AURRETIK IZENA EMAN BEHAR, PLAZA MUGATUAK.

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net