Albisteak

 

FAMILIENTZAKO TAILERRA
Haztea eta agintearen praktika 

Martxoak 8, 15, 22 eta 28


17:30etatik 19:30etara


Plentziako ikastetxean

Musika gelan

Ilusioz eta gogotsu ekin ohi diete gurasoek seme-alaben haziera eta heziketari. Batzuetan estu eta larri hartzen dituzte eguneroko jardunean azaltzen diren arazoak. Normaltzat hartzen dute hori guztia jende gehienari horrelako zerbait gertatzen zaiola dakitelako. Hala ere, badago amatasuna edo aitatasuna bizitzeko beste modu bat.
Zalantza, zailtasun eta kezka "normal" horietaz hausnartzeko guraso guztiontzako gunea eskaintzen dizuegu, hartara irizpideak aurkitzeko eta guraso izatean ziurtasuna sentitzeko eta gogobetetzeko. 

Tailerran landuko dugun tematika ondorengoa da:

HAZTEA ETA AGINTEAREN PRAKTIKA. HEZIKETA GAUR. GAUR EGUNGO ARAZOAK. AGINTEAN ARITZEAK ETA HONEN MUGAK. ARAUEN PAPERA. HAZTEKO GUNEA. NAGUSIAREN GUNEA ETA FUNTZIOA. HEZITZEKO JARRAIBIDEAK.

 

HAURTZAINDEGI ZERBITZUA – HITZALDIA GAZTELERAZ IZANGO DA

 

Animatu eta parte hartu!

 

INFORMAZIO GEHIAGO ERANTSITAKO DOKUMENTUAN

Tel. 665.739.395 (Mikel Juarros)