Albisteak

 

Euskadiko Txapelketa lortuta eta Donostiako Real Club de Tenis, Real Club Jolaseta eta Santurtziko Tenis Kluba taldeak atzean utzita, gure jokalari Iñigo Torre, Mikel López, Diego Ayus eta Ander Juezek Murtzian jokatutako kluben arteko Espainiako Txapelketako finalaren 1. txanda gainditu zuten.

Hamaseirenetan, irabazi egin zuen Extremadurako txapeldun CC. Casino Badajoz taldea —estu estu baina ondo merezita, 3/2 emaitzarekin— eta, ondoren, finalaren zortzirenetan, eguzki galdatan, 35 bat gradutan, galdu egin zuen Andaluziako txapeldun eta 5. saileko buru Nazaret klubaren aurka.

Ezin aipatu gabe utzi laguntasun giroa, talde sentsazioa eta taldeko kide guztiak buru belarri jardun izana. Zalantzarik gabe, jokalari guztiek arrakastaz eta poztasunez betetako etorkizuna dute begi aurrean.