Albisteak

 

UDA OLINPIKOA
KOLONIA IREKIAK
BARRIKA 2012

Uztailaren 2tik 13ra bitartean

2012ko Barrikako Kolonia irekiak martxan jartzen ditugu. Aurten kolonien tematika Olinpiadak izango dira eta aktibitate gehienak kirol ekitaldi handi honen inguruan izango dira.

Koloniak 3 eta 10 urte bitarteko umeei zuzendurik daude eta Uztailaren lehendabiziko bi asteetan izango dira, uztailaren 2tik 13ra bitartean. Sarrera ordutegia goizeko 8:45etatik 9:00etara izango da eta irteera, 14:00etatik 14:15etara. Txango egunetan ordutegia pixkat luzetu egingo dugu, 9:00etatik 17:00etara hain zuzen ere, txango bat egingo dugu astero (beraz, guztira 2 txango).

Bi aste hauetarako programazio ezin hobea prestatu dugu, ez aspertzeko modukoa. Txikiek mota askotariko tailerretaz disfrutatuko dute, jokoak, ikuskizunak, kirol aktibitateak, etab. Primeran pasatuko dute!

Kolonien inguruan INFORMAZIO BATZARRA izango dugu datorren ekainaren 18an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Ander Deuna Kultur Aretoan (Goierri) - antzinako eskolak. Bertan, kolonietako koordinadoreak informazio zabala emango dizue eta aldi berean, zuen aldetik edozein duda edota kezka erantzuteko prest izango da.

Erroldatuentzako prezioa 95€takoa da eta ez erroldatuentzako, 118€takoa.
UDA OLINPIKOA 2012 kolonietan izena emateko,  izena emateko orria, baimena adierazteko orria  eta txikien errolda agiria zuen datuekin beteta aurkeztu beharko duzue Udal Liburutegian EKAINAK 25a (astelehena) BAINO LEHEN:

UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net

Ondoren dituzue izena emateko orria eta baimena orria eskuragarri:

IZENA EMATEKO ORRIA

BAIMENA

Udal Kultur Gunetik kolonietan parte hartzera animatzen zaituegu eta txikiak primeran igarotzea espero dugu.