Albisteak

Udatxiki 2013 

KOLONIA IREKIAK 2013
UDATXIKI

Uztailaren 1etik 12ra bitartean (1. hamabostaldia)

Goizeko ordutegian:
SARRERA: 8:30etatik 9:30etara.
*aukeran. 8:30etan sartzeak tarifa 9,00€tan igoko du.
IRTEERA: 14:00etatik 14:30etara
EGUNEKO TXANGOAK (txango bat astero): 9:30etatik 17:30/18:00etara

ADINA: 4 eta 10 urte bitartean

Aurtengo Udal Kolonia Irekien izena emateko epea zabaltzen da. 4 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduriko koloniak, non mota askotako tailerrak, txangoak, jolasak, kirol ekintzak, etab., egiteko aukera izango duten uztaileko lehenengo bi astetan zehar.

Ekintza gehienak udalerrian bertan garatuko dira. Piraguan hasi, ginkana eta jolas ezberdinak burutu, eskulanak, kirol ekintzak, Muskizeko El Pobal bisitatuko dute...hainbat ekintzez beteriko goizak izango dira, guztiok ederki igaro dezagun.

Tarifak ondorengoak izango dira (bi aste, sarrera 9:30etan):

Erroldatuak: 78,00€
Anai-arrebak: 68,75€
Ez erroldatuak: 130,00€

Izena emateko epea hurrengo ekainaren 4ean (martitzena) bukatuko da.
ANIMA ZAITEZ ETA IZENA EMAN EZAZU!

Izena emateko orria ondorengo estekan deskarga ezazu...
IZENA EMATEKO ORRIA

Interesaturik bazaude edota argibide gehiago behar badituzu...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea nº2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63 -
liburutegia@barrika.net