Albisteak

Cartel Colonias abiertas 2014 

UDATXIKI 2014

UDALEKU IREKIAK BARRIKAN

Jadanik irekita dago UDATXIKI 2014ean izena emateko epea, gaurko egunetik maiatzaren 31 arte (zapatua) 4 eta 10 urte bitarteko umeek datorren uztaileko udaleku irekietan parte hartzeko izena eman dezakete. 

Aurten udalekuak ekainaren 30ean hasiko dira eta uztailaren 11n bukatu (uztaileko lehenengo hamabostaldia, astelehenetik barikura) 9:30etik 14:30etara ordutegian. Sarrera 8:30etan izateko aukera dago aita, amatxu edota tutoreen esku.

Mota askotako ekintzak burutuko dituzte bai herrian bai herritik kanpo: tailerrak, eskulanak, jokoak, txangoak, kirol ekintzak, ikuskizunak...astero eguneko txango bat izango dute eta horrexegatik, 18:00ak aldera iritsiko dira egun horietan.

PREZIOAK (2 ASTE):
Erroldatuak: 81€
Anai - arrebak: 78€
Ez erroldatuak: 108€

IZENA EMATEKO EPEA: maiatzak 31 arte
PLAZA MUGATUAK

IZENA EMATEKO FITXA
Zure datuekin bete eta bidaliguzu.

IZENA EMAN EZAZU...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Edificio Txintxilandia.
Tel.: 94.677.51.63 - Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net