Albisteak

 

 

* Zer da Ukanauto? Kotxeak partekatzeko zerbitzu publiko berria.

* Badakizu zelan dabilen? Lasai, orain duzu aukera dena argi-argi jakiteko.

 

Gero eta jende gehiago dago Ukanauto Zerbitzua probatu eta zelan erabili behar denaren jakin minez.

 

Hori dela eta, bakoitzak izan ditzakeen galdera guztiei erantzuteko, eta zerbitzuak zelan funtzionatzen duen azaltzeko, erakustaldi praktiko bat egingo da ondorengo data eta tokian.

 

·         NON: Gatzarriñe 4, Larrabasterra (Mankomunitateko bulego aurrean)

·         NOIZ: Data bi izango dira:

                                     Azaroaren 4an, eguerdiko 13:30etan

                                     Azaroaren 12an, goizeko 11.00etan

 

 

Joateko interesa edukiz gero, deitu iezaguzu Mankomunitatera 94 657 92 80 edo idatz iezaguzu ekogune@uribekosta.org.

 

Animatu zaitez etortzera!