Albisteak

 

GABONETAKO V. POSTAL LEHIAKETA

5 eta 11 urte bitartean
ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

Barrikako Udalak Gabonetako Postalen bosgarren lehiaketarako deia egiten du. Lehiaketaren helburua 5 eta 11 urte bitarteko neska mutilak arte lanak sortzera bultzatzea da.

Lanak aurkeztea
Partehartzaile bakoitzak lan bakar bat aurkeztu ahal izango du. Norberak erabakiko du zein teknika erabili, betiere DIN A4 formatuan, eta tolestatu gabe. Obrak jatorrizkoak behar dute izan.

Lanak entregatzea eta onartzeko epea
Lanak entregatzeko lekua:  Barrikako Udal Kultur Gunea (Txintxilandia Eraikina).
Lana gutun azal baten barruan aurkeztuko da, eta honen kanpoaldean honakoa agertu beharko du: GABONETAKO POSTALEN V. LEHIAKETA 2013. Gutun azalaren barruan ondoko hauek sartu beharko dira: lana bera, atzealdean titulua jarrita; eta gutun azal txiki bat, itxita, kanpoko aldean titulua duena eta barruan autorearen datu pertsonalak adierazten dituena (izen abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia).

Lanak aurkezteko azken eguna
2013ko Azaroaren 23a (zapatua), eguerdiko 14:00ak arte.

Sariak
1. SARIA:  80,00€ko BALEA GOYA LIBURUDENDAN.
2.  SARIA: 40,00€ko BALEA GOYA LIBURUDENDAN.

LEHIAKETAREN OINARRIAK ONDORENGO ESTEKAN ESKURAGARRI DAUDE...
2013ko GABONETAKO POSTAL LEHIAKETA

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea nº2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63 - Fax: 94.404.61.43 - Email: liburutegia@barrika.net