Albisteak

 
BIZIKLETAZ IBILTZEKO BIDEAK

Nahiz eta bizikletan ibiltzea aukera pertsonala izan, udalerriek, bizikletentzako mesedegarri diren inguruak lortzeko eta hobetzeko,  jokabide egokiak babestu eta ekimenak indartu behar dituzte.

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea, oso konbentzituta dago, bizikletak, Uribe Kostako mugikortasunaren baitan oso paper garrantzitsua duela eta hala izan behar duela. 

Hori dela eta, bizikletan egiten diren joan-etorriak sustatu, bultzatu eta hobetzeko asmoz, “Bizikleta Sarea” deritzon proiektua ari gara lantzen, ondorengo helburuarekin:

- Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten 7 udalerriak (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopelana eta Urduliz) lotzen dituen bizikleta sarea osatzeko aukerak zehaztea.

“Bizikleten Sarea” deritzon proiektu honen lantzearen prozesuaren baitan, zuen parte-hartzea eduki nahi dugu eta zuen proposamen eta iradokizunak kontutan hartu.  Horretarako, batzar bi izango dira:

o Urtarrilaren 17an, asteartean, 19:00tan, Sopelanako Kurtzio Kultur Etxean. 
o Urtarrilaren 19an, osteguna, 19:00tan, Gorlizeko Teresianoetako gelan. 

Batzar bietariko batetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, gurekin batera bizikletentzako sarea osatzeko aukera egokienak eztabaidatzeko. Animatu eta parte hartu!

Uribe Kosta Zerbitzu Mankomunitateko Jasangarritasun Saila, Ekogune