Albisteak

 
GABONETAKO VI. POSTAL LEHIAKETA

Barrikako Udalak Gabonetako Postalen seigarren lehiaketarako deia egiten du. Lehiaketaren helburua 5 eta 11 urte bitarteko neska-mutilak arte lanak sortzera bultzatzea delarik.

LANAK AURKEZTEA
Partehartzaile bakoitzak lan bakar bat aurkeztu ahal izango du. Norberak erabakiko du zein teknika erabili, betiere DIN-A4 formatuan eta tolestatu gabe. Obrak jatorrizkoak izan behar dira.

LANAK ENTREGATZEKO ETA ONARTZEKO EPEA
Lanak entregatzeko lekua: BARRIKAKO KULTUR GUNEA
Lana gutun azal baten barruan aurkeztuko da, eta horren kanpoaldean honakoa agertu beharko da: Gabonetako Postalen VI. Lehiaketa 2014. Gutun azalaren barruan ondoko hauek sartu beharko dira: lana bera, atzealdean titulua jarrita; eta gutun azal txiki bat, itxita, barruan tituluz gain norberaren datuak ere badituena.

Lanak aurkezteko azken eguna: 2014ko azaroaren 22a izango da (larunbata), 14.00ak arte.

SARIAK
1. SARIA: 80€ko BALEA GOYA PAPERDENDAN.  
2. SARIA: 40€ko BALEA GOYA PAPERDENDAN.  

OINARRIAK ESKURAGARRI DITUZUE ONDORENGO ESTEKAN:
OINARRIAK


Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63 - Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net