Albisteak

 

TENIS eta PADELeko VIII. UDABERRIKO HERRI TXAPELKETA
2012ko maiatzaren 18tik 27ra bitartean

Barrikako Abaroa Tenis Kirol Taldeak azkenengo urteetan bezalaxe, Tenis eta Padeleko VIII. Udaberriko Herri Txapelketa martxan jarri du aurten ere. Nahi duen edonork parte hartu dezake txapelketan, beraz, animatu eta parte hartu.

Izen ematea klubaren telefonoen bitartez edo honako helbide elektronikoaren bitartez burutu beharko da:
tel.: 607.66.90.73 eta 655.70.96.93
barrikatenistaldea@gmail.com


JOKATZEKO ORDUTEGIAK:

  • Txapelketa asteburuetan zehar jokatuko da 14:00etatik aurrera eta astean zehar (astelehen, asteazken eta ostiralak) 18:00etatik 21:00etara.
  • Izen ematea gauzatutako momentuan gomendagarria da norberaren ordutegia adieraztea, txapelketako antolatzaileei lana errazteko.
  • Kontsolazioa set bakarrera jokatuko da.
  • GARRANTZITSUA: noiz jokatu behar duzuen jakiteko klubaren telefonoetara deitu beharko duzue.
  • Euria ari denean, klubarekin harremanetan jarri.  

            Ondoren, disziplina bakoitzeko txapelketaren infomazioa zehaztuko dizuegu: 


            TENIS: maiatzaren 18tik 27ra bitartean

TENIS TXAPELKETAKO INFORMAZIO KARTELA

KATEGORIA: ERABATEKOA-ABSOLUTUA
MODALITATEA: GIZONEZKOA ETA EMAKUMEZKOA
*KONTSOLAZIOA IZANGO DA

PREZIOA: 14€


PADEL: maiatzaren 18tik 27ra bitartean

DATAK:

         MAIATZAK 18, OSTIRALA AMERIKAR GIZONEZKOA
MAIATZAK 19, LARUNBATA AMERIKAR EMAKUMEZKOA    

PUNTU GEHIEN LORTZEN DITUZTEN LEHENENGO SEI BIKOTEAK FASE FINALERA IGAROKO DIRA.
Bira bikoitzeko tie-break jokatuko dira (7 puntu), burutzen diren puntuak kontatuko dira, era berean, besteek zuri egindakoak kentzen direlarik. 

        FASE FINALA: 

FINAL-LAURDENAK: MAIATZAK 29, IGANDEA, ARRATSALDEAN
SEMIFINALAK: ASTELEHEN ETA ASTEAZKENAK (MAIATZAK 21 ETA 23), ARRATSALDEAN        
     FINALA: MAIATZAK 27, IGANDEA, 17:00etan.         
        *3 set-etara jokatuko da, hiruretatik onena garaile ateratzen delarik. Hirugarren set-ean super tie-break izango da. 

        PREZIOA: 10€ JOKALARI BAKOITZEKO

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!
Udal Kultur Gunetik parte hartzera animatzen zaituegu.