Albisteak

 

V. HERRI ESTROPADA Emakumeen Eguna 
Martxoak 10


Joan den martxoaren 10ean (zapatua), Emakumeen Nazioarteko Eguna modu berezian ospatzeko asmoz uretara bota ginen guztiak. Barrika Piragua Taldeak antolaturiko V. Herri Estropada izan genuen.
Guztira adin orotako 60 emakumek parte hartu zuten estropadan. Hau bukatu bezain laster, txokolada izan zen eta partehartzaile guztiak eguna gogoratzeko detailetxoa jaso zuten.

Eguraldiak lagundu zigun eta goiz ederra igaro genuen edozein esparrutan eta bereziki, kirolaren munduan, emakumearen paperaren garrantzia aldarrikatzen genuen bitartean.

Udal Kultur Gunetik eskerrak eman nahi dizkiogu Barrika Piragua Taldeari eta estropadan parte hartutako guztiei, aurrera txapeldunak!

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net