Albisteak

 

Gaur arte zerbitzua ematen zuen enpresarekiko kontratua amaituta, Udalak onartezintzat jo du enpresak sarritasun berari eusteko egindako eskaintza, prezioa hirukoiztu egin da eta. Eta hori da, eta ez besterik, sarritasuna murrizteko arrazoia. Zarama biltzeko zerbitzua abonatuei ezartzen zaien tasarekin autofinantzatu behar da, eta horrek gaur egun ordaintzen den tasa hirukoiztea ekarriko luke; eta hori gehiegizkoa begitantzen zaigu.
 Krisi orokorreko garai hauetan, Udalak zorrotzago jokatu eta dirua aurreztearen aldeko postura egin du, are gehiago kontuan hartzen badugu zerbitzua oraingo sarritasunarekin guztiz estalita geratzen dela. Hori guztia aintzat hartuta, beharrezkoa da herritarren laguntza, eta hortik dator gure deia. Laguntza horrek jatorrian bertan hasi behar du, hondakin motak bereiztuz. Gogoan izan, bestalde, herriko kaleetan hainbat edukiontzi mota eta bilketa puntu ditugula, hondakin bakoitza bere lekura bota dadin. Hona hemen:

- EDUKIONTZI BERDEAK*: “ohiko” zarama botatzeko.*
- EDUKIONTZI HORIAK*: plastikoak eta ontziak botatzeko.*
- EDUKIONTZI URDINAK: papera eta kartoia botatzeko.
- EDUKIONTZI LARANJAK: etxean erabilitako olioa botatzeko.
- IGLU ERAKO EDUKIONTZI BERDEAK: beira botatzeko.
- EDUKIONTZI KOLOREANITZAK: ehunak, liburuak, jostailuak, aparailu elektroniko txikiak botatzeko.
- SEINALEZTATUTAKO PUNTUAK: inausketako hondakinak eta material begetala botatzeko.
- OBJEKTU HANDIAK (koltxoiak, altzariak...): harremanetan jarri Udalarekin (946771062)
* Plastikozko poltsetan, mesedez, usain txarrak eta zikinkeria saihesteko.

Hori guztia dela eta, ahalegina eta laguntza eskatzen dizkiegu herritar guztiei denon eskura jartzen ditugun baliabideak ahalik eta modurik arrazoizkoenean erabil ditzagun. Denok garaile aterako gara eta.
Gogoratu eta bete itzazu urrezko HIRU ARAUAK:
MURRIZTU-BIRZIKLATU-BERRERABILI