Albisteak

 
  • Lemoiz 2014ko ekainaren 7an Armintzako Frontoian.
  • Barrika 2014ko ekainaren 21ean

2013ko irailaren 27an, bigarren eskuko objektuen Uribe Kostako lehenengo merkatua egin zen. Batzuentzat dagoeneko baliagarriak ez diren objektuak beste batzuentzat baliagarriak izan daitezke, eta merkatuak horiek berrerabiltzeko aukera ematen du. Gainera, objektuak berrerabiliz, saihestu egiten da batzuentzat dagoeneko baliagarriak ez diren gauza horiek edukiontzira botatzea, eta horrela, bigarren bizitza ematen zaie gauza horiei.

Lehenengo bost merkatuekin izandako esperientzia kontuan hartuta, jendea animatu nahi dugu bigarren eskuko objektuak saltzeaz gain, trukea ere egin dezan.

Oso erraza da. Mahai bakoitzean, honela bereiz litezke objektuak: salgai daudenak, opari ematen direnak eta trukean eman daitezkeenak. Era horretara, objektu bat bazter utzi nahi duenak bere intereseko beste objektu batekin truka dezake eta alderantziz.

IZENA EMATEA

Salmenta postu batean parte hartu ahal izateko, “IZENA EMATEKO ORRIA” bete behar da; www.uribekosta.org helbidean argitaratuta dago inprimakia.

18 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte salmenta edo truke postuetan.

Postuak esleitzeko, lehentasuna izango dute Uribe Kostako udalerrietan (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz) erroldatuta dauden auzotarrek; aurretik, www.aUKeraon.net orrian alta eman dutenek, eta gero, gutxienez, iragarki bat igo dutenek; baita aurreko merkatuetan parte hartu ez dutenek.

EPEAK:

2013ko irailaren 27an, bigarren eskuko objektuen Uribe Kostako lehenengo merkatua egin zen. Batzuentzat dagoeneko baliagarriak ez diren objektuak beste batzuentzat baliagarriak izan daitezke, eta merkatuak horiek berrerabiltzeko aukera ematen du. Gainera, objektuak berrerabiliz, saihestu egiten da batzuentzat dagoeneko baliagarriak ez diren gauza horiek edukiontzira botatzea, eta horrela, bigarren bizitza ematen zaie gauza horiei.Lehenengo bost merkatuekin izandako esperientzia kontuan hartuta, jendea animatu nahi dugu bigarren eskuko objektuak saltzeaz gain, trukea ere egin dezan.Oso erraza da. Mahai bakoitzean, honela bereiz litezke objektuak: salgai daudenak, opari ematen direnak eta trukean eman daitezkeenak. Era horretara, objektu bat bazter utzi nahi duenak bere intereseko beste objektu batekin truka dezake eta alderantziz.IZENA EMATEA Salmenta postu batean parte hartu ahal izateko, “IZENA EMATEKO ORRIA” bete behar da; helbidean argitaratuta dago inprimakia.18 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte salmenta edo truke postuetan.Postuak esleitzeko, lehentasuna izango dute Uribe Kostako udalerrietan (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz) erroldatuta dauden auzotarrek; aurretik, orrian alta eman dutenek, eta gero, gutxienez, iragarki bat igo dutenek; baita aurreko merkatuetan parte hartu ez dutenek.EPEAK:
  • Izena emateko: maiatzaren 23ra arte
  • Parte hartzaileen zerrenda argitaratzeko: maiatzak 30

IZENA EMATEKO MODUAK:

* Posta elektronikoa: ekogune@uribekosta.org
* Faxa: 94 676 28 72
* Posta arrunta, edo bertara joateko: Gatzarriñe 4, 48600 Sopela


ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!