Gertakariak

 

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Martxoak 8 (barikua)
18:00etan
Ander Deuna Kultur Aretoa (Goierri)

Martxoak 8 eguna ospatzeko, Emakumeen Eguna, "Emakumeen Hitza" Elkarteak zenbait ekintza antolatu ditu Goierri auzoko Ander Deuna Kultur Aretoan.

Arratsaldeko 18:00etan hasiera emango zaio ekitaldiari Martxoak 8 eguneko Adierazpenaren Irakurketarekin. Ondoren, Arrautzopil eta Tarten IV. Lehiaketa izango da eta honen ostean, horien guztien dastaketari ekingo diogu. Lehiaketa irekia da eta nahi duen edonork parte hartu dezake, ez da zertan bazkide izan behar. Sariak izango dira partehartzaile guztientzat.

Guztioi itxaroten zaituegu hurrengo martxoaren 8an (barikua) arratsaldeko 18:00etan Ander Deuna Kultur Aretoan (Goierri auzoa).

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net