Gertakariak

 

LIBURUTEGIAREN EGUNA

"HAURRENTZAKO TAILERRA: PERTSONAIEN ANIMAZIOA"
Urriak 24, osteguna
18:00etan Udal Liburutegian

Liburutegiaren Eguna ospatzeko eta Irakurketa Sustatzeko Zikloaren barne, datorren urriaren 24ean (eguena) Pertsonaien Animazioa haurrentzako tailerraz gozatuko dugu Udal Liburutegian.

Tailerra 5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendurik dago, dohanekoa da eta bertan parte hartzeko aurretik izena eman beharra dago. Interesaturik baldin bazaude eta parte hartu nahi baduzu, izena eman ezazu Udal Kultur Gunean (tel.: 94.677.51.63 - Email: liburutegia@barrika.net).

Txikiek arratsalde ederra igaroko dute ahotsa eta gorputzaren mugimendua landuz, pertsonaien antzezpena gauzatzeko, aldi berean, taldean arituko dira eta dinamika oso dibertigarriak burutuko dituzte.

ARGIBIDE GEHIAGO...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea nº2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63 - Fax: 94.404.61.43 - Email: liburutegia@barrika.net