Gertakariak

 

ATHLETIC - REAL SOCIEDAD
Jokalari Ohien Ligako partidua

Datorren maiatzaren 6an (domeka) derby berezia izango dugu Barrikan Athletic eta Realaren artean, Jokalari Ohien Ligako partidua delarik. Norgehiagoka Atxutegi Futbol Zelaian izango da, eguerdiko 12:30etan.

Barrikako Futbol Eskolak antolaturiko ekitaldia dugu hau, urtean zehar urte eta kategoria ezberdinetako umeak futbolean entrenatu eta irakasten die eskolak.
Barrikako Udaleko Kultur Sailatik eskerrak eman nahi dizkiogu eskolari bere ekimen eta laboreagatik eta guztioi maiatzaren 6an etortzera animatzen zaituegu.

Itxaroten zaituegu! Etor zaitez eta goza ezazu!

Argibide gehiago...

UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net