Gertakariak

 

Bada urte bete, Barrikako Udalak, herriko hondakinen kudeaketa jasangarriagoa lortzeko helburuarekin, lorategi eta lur-sailetako material begetala  gaika biltzeko zerbitzua abian jarri zuenetik.

 

Lehen urtea igarota, zerbitzuaren ebaluaketa egin da, eta emaitzak, hitzaldi honetan aurkeztuko dira. Gainera, topaketa honetan, jasotako materialarekin egiten den konposta prozesu osoa azalduko da eta bertan, jendeak gaiari buruz eduki ditzakeen zalantza eta galdera guztiei erantzungo da.

 

- Gaia: Barrika Auzoz-Auzo zerbitzuaren 1go urtearen balorazioa eta  Konpostaren prozesua.


- Eguna: 2010eko abenduaren 14an


- Ordua: 18:30ean


- Tokia: Barrikako Udalan