Gertakariak

 

OLENTZERO JAITSIERA 2012

Abenduak 23, domeka

Datorren abenduaren 23an, domeka, Barrikako auzokideek Olentzero Jaitsieraz gozatzeko aukera izango dute, aurten bigarren jaitsiera dugularik. Udalak zenbait auzokide eta elkarteen laguntzari esker, 2011n gogotsu abian jarritako ekintza dugu Barrikako Olentzero Jaitsiera. Lehendabiziko edizioa arrakasta izugarria lortu zuen eta aurten emaitza berbera lortzea espero dugu. 

Jaitsiera 23ko arratsaldeko 16:00etan hasiko da Goierri auzoko Ander Deuna kultur aretoan, haurrentzako makilaje tailer eta Olentzero gutun tailerrekin. Txikiak ondo pasatzen ari diren bitartean Mari Domingi helduko da Barrikara, Olentzeroren laguntzailea, eta Gabonetako ipuin berezia kontatuko die haurrei.

17:30etan kalejira hasiko dugu Barrikako Milagros Tabernako aparkalekuan, non Olentzero eta Maridomingi lagunduko ditugu Elizako aterperako bidean. Ibilbidea Milagros aparkalekuan hasiko dugu, Artepeta auzoa zeharkatu, Iparralde taberna, Barrikako hondartzako aparkalekua eta Garramune eta Jonakone auzoetan zehar jarraituko dugu. Behin frontoira helduta, Elizako arkupera iritsiko gara. Kalejira musika eta animazioaz alaiturik izango da uneoro; sorginak, hankapaloak, kale antzerkia…

Olentzero eta Mari Domingiren harrera Elizako aterpean arratsaldeko 19:30etan izango da, gutxi gora behera. Haur guztiak Olentzerorekin hitz egiteko aukera izango dute, berarekin argazki bat atera eta karamelu batzuk emango dizkie. Behin arkupean gaudela, txokolate eta gaztaina herrikoiak izango dira. Bertaraturiko guztiak txokolate bizkotxoekaz eta gaztainetaz gozatzeko aukera izango dute.

Udalatik Barrikako eta inguruko udalerrietako auzokideak gonbidatzen ditugu 23an Barrikara etortzen (16:00etan Goierri auzoan / 17:30etan Milagros Aparkalekuan) eta guztiok gure Olentzeroz disfrutatzea espero dugu.

Ondorengo link-ean eskuragarri duzue informazio kartela:

OLENTZERO JAITSIERA 2012

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

Más información:
CENTRO CULTURAL MUNICIPAL
Udaletxeko bidea 2, 48650. Txintxilandia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net