Gertakariak

Cartel Bajada de Olentzero 2013 

OLENTZERO JAITSIERA 2013

ABENDUAK 23 (astelehena)
BARRIKA

16:30etan Ander Deuna Kultur Aretoan (Goierri)
Makilaje tailerra eta Olentzero eta Mari Domingiren etorrera

17:30etan Kalejiraren hasiera
Milagros aparkalekuan

19:30etan Olentzeroren harrera Elizako aterpean  (Elexalde)
Gabonetako Antzerkia
Gastainak eta txokolatea guztiontzako

Datorren abenduaren 23an, Olentzero eta Mari Domingi Gane menditik iritsiko dira Barrikara desira eta opariez beterik. Arratsaldeko 16:30etan makilaje tailerraz gozatuko dugu Ander Deuna Kultur Aretoan Olentzero eta Mari Domingi itxaroten dugun bitartean. Behin iritsita, Mari Domingik gabonetako ipuin zoragarria kontatuko digu.
Arratsaldeko 17:30etan kalejira hasiko da Milagros aparkalekutik frontoirano, ondoren Elizako aterpean amaituko delarik. Kalejira antzerki animazioaz alaitua egongo da uneoro, pandero, euskal dantzak eta trikitixa ere egongo direlarik. 
Olentzeroren harrera 19:30etan izango da Andra Mari Elizako aterpean (Elexalde), ume guztiak Olentzerorekin argazki bat ateratzeko aukera izango dute eta urte berrirako euren desirak kontatuko dizkiote. Aurretik, antzerki animazioaz gozatuko dugu. Aurten ere, gastainak eta txokolatea egongo dira guztiontzat.

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea nº2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63 - Email: liburutegia@barrika.net