Gertakariak

 

HONDARTZAREN GARBIKETA

Ekainak 08 (zapatua)
9:30etatik aurrera (13:30ak arte)

Maiatzaren 25erako finkatuta zegoen hondartza garbiketa datorren ekainaren 8ra (larunbata) atzeratu dugu eguraldi kaxkarra dela eta, barkatu eragozpenak. Zehaztutako data berri honetan eguraldia ona izatea eta goiz atsegina igarotzea espero dugu. Anima zaitez eta parte hartu!

Datorren ekainaren 8an, zapatua, Barrikako Hondartzaren garbiketa herrikoia egingo da. Negu osoaren ostean, mota askotariko hainbat arrasto eta hondakin aurkituak izan dira hondartzan, horiek guztiak kendu behar direlarik. Garbiketa Jardunaldi hau EDP Energiako boluntarioek kudeatua izan da eta parte hartu nahi duen auzokide orori irekia dago.

Barrikako Udaletik garbiketan parte hartzera animatzen zaituegu, anima zaitez eta parte hartu! Gure hondartza udarako prest utzi dezagun.

Boluntario bakoitza bere erraminta ekarri beharko du garbiketarako.

Barrikako Udalak eta EDP Energiak babesturiko ekintza.

IZENA EMAN EZAZU UDAL KULTUR GUNEAN
Udaletxeko bidea nº2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net