Gertakariak

 

BARRIKAra dator KORRIKA!

MARTXOAK 22, barikua
15:54ak aldera
Barrika (Hasiera: Mendietas auzoan)

Datorren martxoaren 22an, barikua, Korrika Barrikatik igaroko da bere Bizkaiko ibilbidean. Ibilbideari Mendietas auzoan emango diogu hasiera,
lekukoa Barrikan sartuko da arratsaldeko 15:54ak inguruan, behin Sopelanan bere ibilbidea bukatu ostean.

Mendietas auzotik Goierrira igo eta hemendik, errepide nagusira abiatuko gara. Behin errepide nagusian gaudela, Golfo Norteraino joango gara eta bertan, Garramune auzotik sartuko gara (errepide nagusia alde batera uzten dugularik). Elorduy Egoitzara iritsi eta Plentziarako bidean, aldapa jeitsi eta San Telmo auzoan bukatu dugu gure ibilbidea.

Aurten ibilbidea errepide nagusitik igaroko da Plentziara iritsi arte, Mendietas auzotik San Telmo auzora hain zuzen. Ondorengo estekan ibilbidea zehaztuta duzue:
IBILBIDEA KORRIKA

Udal Kultur Gunetik Korrikan parte hartzera animatzen dizuegu.
ANIMA ZAITEZ ETA KORRIKA BULTZATU EZAZU!

IKA, IKA, IKA...hemen dator KORRIKA!

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net