Gertakariak

 

UDAKO LIBURUTEGIA 

Haurrentzako tailerrak arratsaldero
Txintxilandia plazan
Martitzen eta eguenak 17:00etatik 19:00etara

Uda honetan Liburutegia kanpora ateratzen dugu eta udako denboraldiarekin hasten gara. Uztaila eta Abuztuko hilabeteetan zehar, martitzen eta eguenetako arratsaldetan zehar, Liburutegia Txintxilandia plazan kokatuko da eta bertan Liburutegiko zerbitzuetaz disfrutatzeko aukera izango duzue era berean baina kanpoan: eguneko egunkariak, nobedadeak, gaurkotasunezko eleberriak...Uztailaren 19an hasten gara Abuztuak 20arte.

Arratsaldero haurrentzako tailerra izango dugu non txikiek irakurketarekin erlazionaturiko aktibitateak burutzeko aukera izango duten, era dinamiko eta dibertigarri batean. Arratsaldero beraz, irakurketaren munduarekin erlazionaturiko tailerra: ipuinkontalariak, maskara tailerra, txontxongiloak egin eta horiekin jolastuko dugu, mezu izkutuak deszifratuko ditugu, etab. izango dugu.

Ondorengo estekan tailerren egitaraua eskuragarri duzue:
HAURRENTZAKO TAILERRAK

Udal Kultur Gunetik parte hartzera animatzen zaituegu eta Udako Liburutegiaz disfrutatzea espero dugu. ANIMATU ETA PARTE HARTU!

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net