Gertakariak

Betizu 

BETIZU IZAR ARTEAN (umeentzat)
 
Eguna: Apirilak 2.
Ordua: 12:00etan.
Lekua: Udaletxeko beheko solairuan.
Hizkuntza: Euskara.
Urtea: 2003.
Animazio filma.

Sinopsia:
Betizuak underground musika talde bat osatzen dute. Uztarrock musikaldi famatuan parte hartzeko aukera izango du Betizu taldeak, galaxiako musika ekitaldirik garrantsitzuena dugu hau, Buff Alu-k, galaxiako diskoetxe ia gehienen jabeak, antolaturiko ekitaldia da Uztarrock. Harrigarria bada ere, Betizuak urteko errebelazio talde moduan aukeratuak izango dira. Fama eta sariek taldeko kideak bata bestearengandik aldenduko dituzte, taldea banatu arte. Film honetan, taldeko kide bakoitzaren bizipen eta famaren mundura hurbilduko gara Betizuen bitartez.