Gertakariak

Uribe Kostako II. Bizikleta Martxaren kartela 

Irailaren 19an, domekan, Europako Mugikortasun Iraunkorraren aste barruan, URIBE KOSTAKO II. BIZIKLETA MARTXA ospatuko da IV. UMEEN BIZIKLETA FESTA-rekin batera.

Hartu egizu BIZIKLETA, garraiobide alternatibo eta osasuntsua eta etor zaitez pedalei eragitera gurekin batera!

Aurten ibilbidea Erandion hasiko da eta Leioa, Getxo, Berango, Sopelana eta Urdulizetik igaroko da, azkenik Berangon bukatzeko, txikientzat antolatutako jai handi batekin. 

IZEN-EMATEA:
Aurretiz izena ematea gomendatzen da. Horretarako sartu zaitez hurrengo web helbidean:     
www.ubfesta.org
Egun berean, Erandion izen-ematea ahalbidetuko da 9:30ean.

Bizikleta martxan parte hartzeko baldintzak:

    * Inskripzioa bikoteka egitea.( heldu-ume: aita/ama-seme/alaba, osaba/izelo-iloba, aitona/amona-iloba...)
    * Bizikleta edukitzea eta kaskoa eramatea.

APARKALEKUA, ORDUTEGIA ETA PROGRAMAREN INGURUKO INFORMAZIOA:
www.ubfesta.org

Telf:94 657 92 80

EGITARAUA:

• 9:30   Izen-ematea Erandion irteera baino lehen  (Obieta plazan).
• 10:00  Irteera: ERANDIOtik (Obieta plaza).
• 10.30 LEIOAra helduera. Jendea biltzeko geldiunea eta edarien banaketa.
• 11.30 BERANGOtik igarotzea. Jendea biltzeko geldiunea
• 12.00 SOPELANAtik igarotzea.
• 12.30 URDULIZera helduera  y 2. janari-edari banaketa.
• 13:30  Helmuga: BERANGO (Moreaga parkea)
 
    - Apar festa egongo da.  (Aldatzeko arropa ekartzea gomendatzen da.)
    - Dortsalak jaso eta opari eta oroigarrien banaketa.  Eta txerri erre pintxoak eta edariak danontzat.
    - 19:00ak arte Moreaga parkean jolas-parkea antolatuko da.