Gertakariak

 

UDAKO ZINEMA

LOS DESCENDIENTES
Uztailak 20, barikua
22:00etan
Udaletxeko plazan

Udako Zinema denboraldia hasiko dugu Barrikan. Uztaila eta Abuztuko hilabeteetan zehar dohanekoa den film proiekzioaz gozatuko dugu, barikuetan gaueko 22:00etan, Udaletxeko plazan.

Lehendabiziko emanaldia datorren uztailaren 20an izango da (barikua), oraingo honetan "Los Descendientes" pelikula emango dugu, Alexander Paynek zuzendutako eta George Clooneyk protagonizatutako filmea.

Uztaila eta Abuztuko egitaraua ondorengoa izango da:
Uztailak 20: "Los Descendientes"
Uztailak 27: "El gato con botas"
Abuztuak 10: "Las aventuras de Tintin"
Abuztuak 24: "Un lugar para soñar"

Udal Kultur Gunetik parte hartzera animatzen zaituegu eta Familia Zinema hau gustukoa izatea espero dugu. ANIMATU ETA PARTE HARTU!

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net