Gertakariak

 

UDAKO ZINEMA
"EL VUELO"

Uztailak 26, barikua
22:00etan Frontoian
(Elexalde)

Datorren uztailaren 26an, barikua, "El Vuelo" nagusientzako filmeaz gozatuko dugu, 22:00etan Frontoian (Elexalde auzoa). Denzel Washington aktorearen azkenengo filmea dugu eta 18 urtetik gorakoei zuzendua dago.

Landa inguru batean egindako larrialdiazko lurreratze bati esker, ehundaka pertsona bizirik ateratzen dira eta Whip Whitaker (Denzel Washington) komandantea, hegazkina gidatzen zuena, tokiko heroia bilakatzen da bere ekintza gogoangarria dela eta. 
 Baina matxuraren zergatiak zehazteko ikerketa martxan jartzen denean, kapitaina odolean gehiegizko alkohola zuela jakiten da eta ondoren, hegazkina mozkorkeria egoeran gidatzen zuela egiaztatzeko ahalmena badago Kapitaina kartzelara joan daiteke.


UDA HONETAN ZINEMAZ GOZA EZAZU!

UZTAILAREN 26AN ITXAROTEN ZAITUGU, ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63 - Email: liburutegia@barrika.net