Gertakariak

 

UDAKO ZINEMA
"SUPER 8"
22:00etan Udal Pilotalekuan  (Elexalde)

Datorren abuztuaren 9an "SUPER 8" familia zinemaz gozatuko dugu gaueko 22:00etan Udal Pilotalekuan (Elexalde).

Joe Lamb (Joel Courtney), Ohioko herri batean bizi den mutikoa, istripu bat dela eta, ama galdu eta horrez geroztik, aitarekin bakarrik bizi da. Joeren aita polizia da (Kyle Chandler). Udan, bere lagunekin zonbiei buruzko filme bat "Super 8" formatuan grabatzen ari dela, kamioneta eta merkantzia tren baten arteko kolisioa ikusten du, trena errailetik irten eta istripu izugarria ematen delarik. Hemendik aurrera, gauza arraro eta ulertezinak gertatuko dira herrian.

Publiko guztiei zuzenduriko filmea. SARRERA LIBRE ETA DOHANEKOA.

Guztioi itxaroten zaituegu barikuan, Abuztuak 9, gaueko 22:00etan Udal Pilotalekuan.

**Eguraldi txarra izatekotan, zinema Udaletxeko beheko solairuan gauzatuko da.

UDA HONETAN ZINEMAZ GOZA EZAZU!

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea nº2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63 - email: liburutegia@barrika.net