Gertakariak

Cine familiar "Kung Fu Panda II" 

FAMILIA ZINEMA
"KUNG FU PANDA II"

MARTXOAK 14, barikua
18:00etan, Ander Deuna Kultur Aretoan (Goierri)

Datorren Martxoaren 14ean, barikua, "Kung Fu Panda II" familia zinemaz gozatuko dugu arratsaldeko 18:00etan Ander Deuna Kultur Aretoan (Goierri). 

Kung Fu Panda arrakastatsuaren bigarren zatia, Po hartza istorioaren protagonista izaten jarraitzen duelarik. Oraingo honetan Po bere ametsa bizitzen ari da bakearen bailara dragoi gerlari moduan babesten ari dela bere bost lagun amorratuen laguntzaz. Baina Po doilor batengatik mehatxatua ikusiko du bere burua, maltzur honek Txina menderatzeko eta Kung Fu disziplina suntsitzeko arma sekretua erabiltzeko asmoa duelarik. Po maltzurrari aurre egingo dio, baina Kung Fua suntsitu dezakeen arma bat nola gelditu daiteke? Po iraganera begiratu eta disziplinaren jatorriko sekretuak aurkitu beharko ditu, soilik modu honetan behar duen indarra topatuko du eta.

SARRERA LIBRE ETA DOHANEKOA.

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63 - Fax: 94.404.61.43
Email liburutegia@barrika.net