Gertakariak

 

FAMILIA ZINEMA
"LA VIDA de PI"

MAIATZAK 11 (zapatua)
18:00etan
Ander Deuna Kultur Aretoa (Goierri)

Datorren zapatuan, Maiatzak 11, "La vida de Pi" filmeaz gozatuko dugu arratsaldeko 18:00etan Ander Deuna Kultur Aretoan. Publiko guztientzako pelikula, Pi gaztea protagonista duelarik. 

Pazifiko ozeanoan izandako hondoratze baten ostean, Pi indiar gaztea, Indiatik Kanadara bidaian zihoan zoo bateko zaintzale baten semea, salbamendu-txalupa batean aurkitzen da bizirik dirauen pertsonai bakarrarekin, Bengala tigre bat. Tigrea eta Piren artean harreman hunkigarri, bat-batekoa eta harrigarria sortuko da.

Dohaneko ekintza, sarrera librea.

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

Maiatzaren 11n itxaroten zaituegu, arratsaldeko 18:00etan Goierrin.

ARGIBIDE GEHIAGO...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net