Gertakariak

Cartel Cine Malutatxo 

GIZA ESKUBIDEEN EGUNA

FAMILIA ZINEMA euskaraz
"MALUTATXO" (Copito de Nieve)

ABENDUAK 13 (barikua)
18:00etan Ander Deuna Kultur Aretoan (Goierri)

Datorren Abenduaren 13an, ostirala, Giza Eskubideen Eguna ospatuko dugu "Malutatxo" film bereziaz. Emanaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da Ander Deuna Kultur Aretoan (Goierri auzoa). 

Bartzelona, 60ko hamarkada. Imajin erreal eta 3D animazioz sorturiko irudien konbinaketa. Malutatxo Zooko bere kide berriek taldean onartzea lortu nahi du eta horretarako, gorila arrunta bilakatuko duen pozio miraragarri baten bila doa. Bitartean, Luc de Sac gaiztoak, hain zorte txarra duen gizona, Malutatxo harrapatu nahi du. Gorila albinoa bere zorte txarrerako hutsik gabeko kutuna izango dela ziur baitago.

Pelikula ondoren, ZINEFORUM TXIKIa izango da, non ume guztiek parte hartu dezaketen. Jolas eta dinamika ezberdinen bitartez, txikiek Giza Eskubideak kontzeptua landuko dute taldean daudelarik. 

SARRERA LIBRE ETA DOANEKOA. 
Guztioi itxaroten zaituegu Abenduaren 13an (barikua) arratsaldeko 18:00etan Ander Deuna Kultur Aretoan.

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63 - Fax: 94.404.61.43 - Email: liburutegia@barrika.net