Gertakariak

 

"RANGO" HAURRENTZAKO ZINEMA

Azaroak 16 (barikua)
18:00etan
Ander Deuna Kultur Aretoa (Goierri)

Datorren azaroaren 16an (barikua) "Rango" haurrentzako filmearen emanaldia izango dugu arratsaldeko 18:00etan, Ander Deuna Kultur Aretoan.

Rango aktorea kamaleoi bakartia da Mojave izeneko desertuaren handitasunean bizi dena. Legearen ordezkari izan nahi du Dirt izeneko herrixka txikian, baina lortu bezain pronto konturatzen da alde handia dagoela interpretazioa eta bizitza errealaren artean. Beraz, beste irtenbiderik ez daukanez, bere nortasunaren ezaugarri batzuei aurre egin beharko die bitartean laguntasunaren esanahi eta balorea barneratuko dituelarik. Bere misioa herriko uraren desagerpenaren atzean dagoen kosnpirazioa argitzea izango da.
"Piratas del Caribe" zuzendariaren animazio filmea, Johnny Depp (Rango), Abigail Breslin, Isla Fisher eta Bill Nighy aktoreen ahotz originalekin.

Udal Kultur Gunetik parte hartzera animatzen zaituegu.
Guztioi itxaroten zaituegu barikuan arratsaldeko 18:00etan Goierrin.

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net