Gertakariak

 

2012ko UDABERRIKO KONTZERTU KORALAK

EKAINAK 16 (zapatua)
20:00etan
ANDRA MARI ELIZAN

Datorren ekainaren 16an (zapatua) azkenengo urteetan bezalaxe, 2012ko Udaberriko Kontzertu Koralak izango ditugu Andra Mari Elizan (Elexalde) arratsaldeko 20:00etan.

Aurten BAE (Bizkaiko Abesbatzen Elkartea) elkartearen kide diren Bizkaiko hiru abesbatza etorriko dira. Lehenik, Sondikatik datorren "Olague Abesbatza Taldea" izango dugu, gero Sestaoko "Amatza Abesbatza" eta azkenik, Algortako "Irutasun Abesbatza"z disfrutatuko dugu.

Arratsalde goxoa igaroko dugu 3 abesbatza hauek eskainitako emanaldiarekin. Guztiak gonbidaturik zaudete! Udal Kultur Gunetik parte hartzera animatzen zaituegu eta gustoko izatea espero dugu.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net