Gertakariak

 

IV.TOSTADA LEHIAKETA
Barrika 2012
 

Barrikako Udalak, herriko zenbait jatetxeen laguntzaz, bereziki ITXASGANE jatetxea,
IV. Tostada Lehiaketa antolatu du.

Lehiakide bakoitzak ogizko dozena bat tostada aurkeztu beharko ditu otsailaren 20an (astelehena), arratsaldeko 18:00etan Udaletxeko beheko solairuan.

18:30etan, epamahaiaren tostada dastaketa hasiko da, irabazleak erabaki ditzaten.

Aurten sariak ondorengoak dira:
1º bi pertsonentzako afaria Itxasgane jatetxean

2º bi pertsonentzako afaria Legaran jatetxean
3º "Argituz" liburua (Barrikako argazkien liburua)

Sari banaketaren ostean, hurbildutako jendearen artean dastatzea egingo da. Tostada irabazleak Udaletxean geratuko dira jendeak disfruta eta dastatu ditzan.

IZENA EMATEKO MODUA ETA EPEA: Izen ematea Udal Kultur Gunean gauzatu beharko da eta epea, Otsailaren 18ko (zapatua) 20:00k arte izango da. Parte hartzaile bakoitzak tostadak aurkezteko bandeja hartu eta horiek aurkezteko modua azalduko zaio ere.

Ondoren , lehiaketaren oinarriak eskuragarri dituzue:
OINARRIAK

ANIMATU ETA PARTE HARTU!
¡Udal Kultur Gunetik parte hartzera animatzen zaituegu!

Argibide gehiago:
Udal Kultur Gunea
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43