Gertakariak

 

V. TOSTADA LEHIAKETA

Otsailak 11 (astelehena)
18:00etan
Udaletxeko beheko solairuan

Barrikako Udalak V. Tostada Lehiaketa antolatzen du, honako oinarrien arabera:

1. Lehiakide bakoitzak ogizko dozena bat tostada aurkeztu beharko ditu otsailaren 11n (astelehena), Barrikako Udaletxeko beheko solairuan, arratsaldeko 18:00etan.

2. 18:30etan, epai-mahaiaren dastaketa hasiko da irabazleak erabakitzeko.

3. SARIAK:
1. saria: Bi pertsonentzako afaria Itxasgane jatetxean
2. saria: Bi pertsonentzako afaria Iparralde jatetxean
3. saria: "Argituz" liburua (Barrikako argazki liburua)

4. Sariak banatu ondoren, hurbildutako jendearen artean dastaketa egingo da. Tostada irabazleak Udaletxean geratuko dira jendeak disfruta ditzan.

5. IZENA EMATEKO MODUA ETA EPEA: Izen ematea Udal Kultur Gunean gauzatu beharko da eta epea, Otsailaren 9ko (zapatua) 14:00ak arte izango da.
Parte hatzaile bakoitzari tostadak aurkezteko bandeja emango zaio eta horiek aurkezteko modua azalduko zaio ere.

Ondorengo estekan oinarriak eskuragarri dituzue:
OINARRIAK

Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu lehiaketa honetan sarien babesle izandako ITXASGANE eta IPARRALDE Barrikako establezimenduei.
MILA ESKER ZUEN LAGUNTZAGATIK!

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net