Gertakariak

 

BIZI-TESTAMENTUAri buruzko hitzaldia

"Bizi-testamentua" idatzizko dokumentua da non pertsona batek aurretiaz bere borondatea aditzera ematen duen -bere burua adierazteko ez gai den momentuan hau bete dadin- nolako osasun laguntza eta tratamendu hartu nahi dituen adierazten dituelarik, edo zendu egiten denean, bere gorpu eta organoen norakoa azaltzeko asmoz.

Eguen honetan, urtarrilak 19, SARA PASAMAR abokatuak bizi-testamenduarekin erlazionaturiko kontu oro modu sinplean azalduko dizkigu eta gure galdera eta kezka guztiei erantzuna emango die.

Publiko guztiei zuzenduriko hitzaldia eta Barrikako Emakumeen Elkarteak "Emakumeen Hitza" antolaturikoa. Udal Kultur Gunetik parte hartzera animatzen zaituegu.
Interesa baldin baduzu...

ANIMATU ETA PARTE HARTU! 
Itxaroten zaituegu ....

Urtarrilak 19 (eguena)
18:00h
Ander Deuna Kultur Aretoa (Goierri)