Gertakariak

Concurso de tostadas 

Barrikako Udalak III. Tostada Lehiaketa antolatu du. Partehartzaile bakoitzak ogizko dozena bat tostada aurkeztu beharko ditu, Udaletxeko beheko solairuan, martxoaren 7an (astelehena), arratsaldeko 17:00etan.

17:30etan, Epai-mahaiaren dastaketa hasiko da, irabazleak erabakitzeko. Sariak banatu ondoren, hurbildutako jendearen artean dastaketa egingo da. Irabazle izan diren tostadak Udaletxean geratuko dira jendeak dasta ditzan.

TOSTADA LEHIAKETA
EGUNA: Martxoak 7.
LEKUA: Udaletxeko beheko solairuan.
ORDUA: 17:00etan.
IZENA EMATEKO EPEA: Otsailaren 14tik 26ra (20:30ak arte).
INFORMAZIO GEHIAGO ATXIKITAKO DOKUMENTUAN.