Gertakariak

 

EMAKUMEAREN EGUNA  2012

Martxoak 8 hurbiltzen hasia da, Emakumearen Nazioarteko Eguna, eta data berezi hau ospatzeko asmoz Barrikan programazio berezia antolatu dugu hainbat aktibitateez disfrutatuko dugularik: nagusientzako ipuin kontalaria, herri estropada, arrautzopil eta tarten erakusketa eta dastatzea...

EMAKUMEAREN EGUNERAKO PROGRAMA BEREZIA

Martxoak 8 (eguena): 18:00etan, Ander Deuna Aretoa (Goierri)
Emakumearen manifestuaren irakurketa
Arrautzopil eta tarten erakusketa eta dastatzea

Barrikako Emakumeen Elkarteak "Emakumeen Hitza" antolaturiko ekitaldia.
Edonork parte har dezake, guztiak gonbidaturik zaudete.

Martxoak 9 (barikua): 19:00etan, Ander Deuna Aretoa (Goierri)
Nagusientzako ipuin kontalaria "La belleza de las mujeres"

Martxoak 10 (zapatua): 10:30etan, irteera Plentziako Jai Alai aurrean
V. Herri estropada "Emakumearen Nazioarteko eguna"

Barrika Piragua Taldeak antolaturiko estropada, 100 emakume palisten partehartzea. Txokolatada eta sariak partehartzaile guztientzat. Nahi duen edonork parte hartu dezake.

Udal Kultur Gunetik parte hartzera animatzen zaituegu eta une atsegina igarotzea espero dugu. ANIMATU ETA PARTE HARTU!


ARGIBIDE GEHIAGO...
Udal Kultur Gunea
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika-Bizkaia
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net