Gertakariak

Imagen de la película "El secreto del Libro de Kells" 
  • UMEAREN EGUN UNIBERTSALA

    "EL SECRETO DEL LIBRO DE KELLS"

    APIRILAK 25, barikua
    18:00etan, Ander Deuna Kultur Aretoan (Goierri)

  • Umearen Egun Unibertsala senidetasunari eta munduko umeen elkar ulertzeari eskainitako eguna da, munduko haurren ongizatea eta eskubideak bermatzeko eta sustatzeko jardunaldia. Hori dela eta, Barrikan publiko guztiei zuzenduriko haurrentzako filmearen proiekzioa antolatu dugu, pelikula honek haurtzaroan ezinbestekoak diren baloreak sustatzen dituelarik.

  • Brendan, 12 urteko monjea, Kells-eko abade-etxe gotortu batean bizi da IX mendeko Irlandan. Gainerako anaiekin batera, harresi bat eraikitzera laguntzen du abade-etxea bikingoen erasoetatik babesteko. Aidan anaia ezagutzen duenean, miniaturista maisua eta miniatura liburu zoragarriaren "zaindaria", azken hau amaituta ez dagoela, Brendan gazteak abentura sinestezinak igaroko ditu. Aidanek gure protagonistari miniaturaren artea irakatsiko dio eta Brendan honetarako talentu handiko pertsona dela ematen du. Liburua amaitzeko eta bere beldurrei aurre egiteko, Brendan abade-etxetik ateratzen da lehendabiziko aldiz eta baso zorginduan sartuko da, non izaki mitiko oso arriskutsuak bizitzen diren. Bertan, Aisling ezagutuko du, bere ibilbidean lagunduko dion otsokumea. Brendanek bere misioa lortuko al du nahiz eta bikingoek gero eta gehiago hurbildu? Artea barbaroen aurkako babesik onena dela erakutsi ahal izango du?

  • SARRERA LIBRE ETA DOHANEKOA

  • ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

    Argibide gehiago...
    UDAL KULTUR GUNEA
    Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
    Tel.: 94.677.51.63 - Fax: 94.404.61.43
    Email: liburutegia@barrika.net

     

     

     

  •