Gertakariak

Día de las Mujeres 

EMAKUMEEN EGUNA

Martxoak 7 - 8

Martxoaren 7-8 asteburuan zehar hainbat ekintzez gozatuko dugu Barrikan Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoarekin.

Martxoaren 7an, Emakumeen Elkarteak "Emakumeen Hitza" Elkarteen manifestuaren irakurketari ekingo dio ondoren, Arrautzopil eta Tarten IV. Lehiaketari  hasiera emateko. Lehiaketa ostean, aurkezturiko tarta eta aurrautzopilak dastatuko dira.  Ekintza martxoaren 7ko (barikua) 18:00etan hasiko da  Ander Deuna Kultur Aretoan(Goierri).

Martxoaren 8ko jardunaldia, zapatua, kirol ekintzez markaturik dator. Izan ere, goizeko 10:00etan VI. Herri Estropadari "Emakumeen Eguna" hasiera emango diogu, non 100 emakume palista parte hartuko duten. Irteera goizeko 10:00etan izango da San Telmon. Estropada Barrika Piragua Taldeak antolatua da. Izen-ematea doanekoa ondorengo helbide elektronikoan:
barrikapiraguataldea@gmail.com

Martxoaren 8ko arratsaldean, 15:00etatik aurrera, I. Padel Txapelketa "Emakumeen Eguna" hasiko da Udal Pistetan. Txapelketa amerikarra izango da, non guztiak guztien kontra jokatuko duten. Amaieran, hamaiketakoa eta oroigarria egongo da partehartzaile guztientzat, garaileek garaikurra jasoko dutelarik.
Txapelketa Barrika Tenis Taldeak antolatua da. Izen-ematea doanekoa ondorengo helbide elektronikoan  barrikatenistaldea@gmail.com edota ondorengo telefonoetan: 655.70.96.93 / 607.66.90.73

ARGIBIDE GEHIAGO...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63 - Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net