Gertakariak

Cartel anunciador Día Internacional de los Derechos Humanos 

GIZA ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA


Aurten, Giza Eskubideen Nazioarteko eguna ospatuko dugu Deklarazio Unibertsalaren ondorengo oinarrizko printzipioan oinarrituz:

3. ARTIKULUA "Bizitzeko Eskubidea"
Gizabanako oro bizitzeko, askatasunerako eta bere pertsonaren
segurtasunerako eskubidea du.


Horretarako guztiarako, Javier Galparsoro gonbidatu dugu, CEAR Euskadiko Lehendakaria, Iheslariari Laguntzeko Komisioa.

Javier abokatua da eta orain dela 20 urte baino gehiago CEAR elkartean hasi zen lanean. Asilo eta Atzerritartasun Zuzenbidean da irakasle, gaia honen inguruan komunikabide generalista zein espezializatuetan ere, hamaika artikulu eta hainbat liburu idatzi dituelarik.

CEAR Komisioaren helburua pertsona etorkin eta iheslariek harrera gizartean erabateko integrazioa lortzea da, kasu honetan euskaldun gizartean.

Elkartearen zerbitzuak pertsona hauek inguratzen dituzten alde garrantzitsuenak kontuan hartzen dituen erabateko gizarteratze prozesua lortzera bideraturik daude.

Javier hauetaz guztiaz hitz egiteaz gain, bere esperientzia pertsonalaz arituko zaigu ere. 

¡Udal Kultur Gunetik hitzaldira etortzera animatzen zaituegu!

JAVIER GALPARSOROren HITZALDIA

ABENDUAK 10
12:30etan
UDALETXEKO BEHEKO SOLAIRUA

ANIMATU ETA PARTE HARTU!