Gertakariak

Zuhaitz Eguna 

Martxoaren 19an (larunbata) Zuhaitz Eguna ospatuko da, Barrikan. Hori dela eta adaxka tailerra egingo da umeei zuzenduta eguerdiko 12:00etan, Udaletxeko beheko solairuan. Umeek loreontzi batean denboraldiko lore edota barazkiren bat landatzeko modua edukiko dute. Loreontzia dekoratuko dute pegatina eta kolore biziekin.

Eguna: Martxoak 19 (larunbata).
Ordua: 12:00etan.
Lekua: Udaletxeko beheko solairuan.