Gertakariak

 

 INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzeko, Azaroaren 25a, Barrikan zenbait ekintza antolatu ditugu.

Azaroaren 24an (osteguna) GIZONDUZ Elkarteko Hitzaldia izango dugu, "indarkeriaren aurkako gizonak", arratsaldeko 18:00etan, Udaletxeko beheko solairuan. GIZONDUZ Elkartea Eusko Jaurlaritzak eta Emakundek elkarlanean sorturiko ekimena dugu. Gizonezkoen kontzientziazio, parte-hartzea eta inplikazioa sustatzen ditu, emakumezko eta gizonezkoen berdintasunaren alde lan egiten.

Azaroaren 25ean (ostirala), 19:00etan, Goierriko Ander Deuna Aretoan itxaroten zaituegu "Almas Ausentes" antzezlanaz disfrutatzeko. Barrikako Emakumeen Elkarteak, "Emakumeen Hitza", landu, interpretatu eta antolaturiko obra dugu hau. Antzezlanaren ostean, mokadua izango dugu, guztiak gonbidaturik zaudete!

Azkenik, Azaroaren 26an (larunbata), eguerdiko 12:00etan, Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten 7 udalerrien Indarkeriaren aurkako ekitaldi nagusia izango dugu Barrikan. Barrikako Udaletxeko plazan kontzentrazioa, erakunde eta emakumeen testuaren irakurketa. Aintzane Garairi egindako oroipena, 2005. urtean bere bikotekide ohiaren eskuetan hildako barrikoztarra.

Azaroak 24 (osteguna): GIZONDUZ Elkarteko Hitzaldia
18:00etan, Udaletxeko beheko solairuan

Azaroak 25 (ostirala): "Almas Ausentes" Antzezlana
19:00etan, Ander Deuna Aretoa (Goierri)

Azaroak 26 (larunbata): Uribe Kostako Mankomunitateko Ekitalde Nagusia
12:00etan, Udaletxeko plazan

Udal Kultur Gunetik parte hartzera animatzen zaituegu! Animatu eta parte hartu!