Gertakariak

 

EUSKAL MINTZALEKUA

Abenduak 1 (zapatua)
18:30etan
Nagusien Etxean

Datorren abenduaren 1ean (zapatua) Euskararen Eguna ospatuko dugu Barrikan euskaraz egindako hizketaldi labur eta hitz jokoen bitartez.
Ekintza adin eta euskara maila guztiei zuzendurik dago. Arratsalde atsegina igaro nahi baduzu euskaraz hitz eginez eta hizkuntza gozatuz, hau duzu zure aukera.

Helburua euskararen erabilera sustatzea da, euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkartuz giro lasai eta atsegin batean.
Partehartzaileak 4-5 pertsona inguruko taldeak osatuko dituzte eta euskaraz mintzatuko dute 5 minutuko 4 edo 5 saioetan. Saio bakoitza gai ezberdin bati buruzkoa izango da, modu honetan hizkuntza praktikatu eta iritziak elkartrukatuko ditugu.
Behin hizketaldi laburrak amaituta, hitz joko eta "Apalabrados" izeneko aplikazioa euskaraz, hau da, jokoari hasiera emango diogu.

Udal Kultur Gunetik parte hartzera animatzen zaituegu eta euskaraz arratsalde atsegina igarotzea espero dugu. ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

Ekintzan parte hartzeko aurretik izena ematea beharrezkoa da.
Zure izena eman ezazu Udal Kultur Gunean:
Udaletxeko bidea nº2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net