Gertakariak

 

EUSKARArentzako ARNASGUNEAK
2. BILERA

MAIATZAK 5 (zapatua)
17:00etan
Nagusien Etxean

Hurrengo maiatzaren 5ean (zapatua) "Euskararentzako Arnasguneak" 2. bilera ospatzen dugu Barrikan, guztioi itxaroten zaituegu arratsaldeko 17:00etan Nagusien Etxean. Oraingoan, aurreko bileran burututako ideiak martxan jartzeko garaia heldu da.

2012ko Martxoaren 3an (zapatua) 1. bilera ospatu genuen, "Ideien Zaparrada" izenekoa, 20 bat lagun parte hartu genuelarik. Bertan, Isertegi Kultur Elkarteak bere egitasmoaren berri eman zigun eta gure herrian euskara sustatzeko pilo bat ideia atera genituen elkarlanean.

Ideia eta proposamen horiek guztiak aztertu, landu eta antolatu ondoren, berriro aurkezten dizkizuegu. Orain, horiek jorratzeko garaia heldu da. Landuko ditugun ideien artean, esaterako, ondorengoak ditugu: herri giro euskalduna sustatu, bertso-poteoa antolatu, eskualdeko irrati bat sortu, Barrikako toponimiaren inguruan txango eta ikerketak gauzatu, tailerrak euskaraz antolatu, bizkaiera sustatu eta beste hamaika.

Adin guztietarako batzarra dugu hau, beraz, guztiak gonbidaturik zaudete!
Agureak, nagusiak, gazteak, umetxoak...

ETOR ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

Argibide gehiago....
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net