Gertakariak

 

GETARIARA TXANGOA

"EMAKUMEEN HITZA"

Barrikako Emakumeen Elkartea

MARTXOAK 17 (zapatua)


Barrikako Emakumeen Elkarteak, "Emakumeen Hitza", Getariara joateko txangoa antolatu du hurrengo martxoaren 17rako (zapatua).
Hurrengo honetan, taldea Balentziaga Museoa bisitatuko du, honen ostean Getarian zehar ibilaldi librea egingo dugu txakoli dastaketa burutzen dugun bitartean. Astigarragako Astarbe Sagardotegian bazkalduko dugu, eta bazkari ostean, Sagardoaren Museoa - SAGARDOETXEA bisitatuko dugu.  

Museoetarako sarrerak hautazkoak dira. 

Txangoaren eguneko programa ondorengoa duzue:

9:00etan: Autobusaren irteera San Telmon. (geltoki ezberdinetan pertsonak hartuko ditu)

11:00etan: Balentziaga Museora bisita gidatua
(hautazkoa. Museorako sarrera: 8€. Jubilatu eta pentsionistak: 6€.)

12:30etan: Getarian zehar ibilaldi librea eta txakoli dastaketa.

14:30etan: Astigarragako Astarbe Sagardotegian bazkaria.

17:30etan: SAGARDOETXEA Museora bisita.

Ondoren, Barrikara itzulera.

Txangoa emakume zein gizonei zuzendua da. Prezioa pertsona bakoitzeko 31€koa dugu, autobusa, bazkaria eta museoko gida barne.

ERRESERBAK: 687.09.82.85 (Maribe)

ANIMATU ETA PARTE HARTU!