Gertakariak

 

ARGAZKI ESPOSAKETA
Barrikako I. Argazki Lehiaketan aurkezturiko lanak

Uztailaren 9tik 19ra bitartean Argazki Esposaketa izango dugu Nagusien Etxean, non Barrikako I. Argazki Lehiaketan aurkezturiko lanak agerian izango diren.

Barrikari buruzko argazki hauetaz disfrutatzeko aukera izango dugu eta aldi berean, bisitari bakoitzak lanak baloratu eta euren gustukoenak bozkatzeko aukera izango du ere, lehiaketa honetako garaileak bozkaketa herrikoi baten bitartez erabakiko direlako ein handi batean. Bisitari bakoitzak fitxa bat osatuko du bere balorazioekin eta establezimenduan bertan kokaturiko hautestontzi batean sartuko du. Esposaketa bukatu ostean, ontzia zabaldu eta argazki bakoitzak lorturiko botoak zenbatzera ekingo diogu.

Sari banaketa hurrengo uztailaren 20an izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Udal Kultur Gunetik parte hartzera animatzen zaituegu eta esposaketaz disfrutatzea espero dugu.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net