Gertakariak

 

HAURRENTZAKO GINKANA
Liburuaren Nazioarteko Eguna

MAIATZAK 13 (domeka)
11:00tan
Udal Kultur Gunean

Datorren maiatzaren 13an (domeka) Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu Barrikako Abaroa Parkean haurrentzako ginkana berezi batekin. Guztioi itxaroten zaituegu 13an, Udal Kultur Gunean goizeko 11:00tan. 
 
Ginkana proba segida batean datza, mota guztietako probak izango ditugularik.  Kasu honetan, probak liburuaren inguruan izango dira eta talde ezberdinetan gauzatuko ditugu. Memoria lantzeko probak, proba tradizionalak, proba fisikoak, galdera-erantzunezkoak, etab. izango dira. Amaieran, partehartzaile guztiek euren saria jasoko dute, goiza ondo baino hobeto igaroko dugularik!. 

Aktibitatea 3-11 urte bitarteko umeei zuzendurik dago eta honetan parte hartzeko aurretik izena ematea beharrezkoa da. Udal Kultur Gunetik parte hartzera animatzen zaituegu eta espero dugu aukeratutako egunean eguraldi ona ateratzea, aktibitatea berriro ere atzeratu behar ez izateko. 

 ANIMATU ETA PARTE HARTU!

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net